Herriarteko handian, Doneztebe eta Leitza etxean gaur
Herriarteko handian, maiatzaren 23an, ortziralean 18:15ean hasita jokatuko dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Donezteberen eta Beteluren arteko lehia. Egun berean, 18:30ean, Leitza eta Ultzama aurrez aurre izanen dira Leitzako Amazabal pilotalekuan.
Herriarteko txikiko norgehiagokak
Herriarteko txikiari dagokionez, maiatzaren 23an, ortziralean 18:30ean hasiko da Elizondoko Baztan pilotalekuan Baztanen eta Arbizuren arteko lehia. Egun eta ordu berean, Barañainen, Barañain eta Goizueta izanen dira aurrez aurre.
Maiatzaren 24an, larunbatean 10:00etan, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Doneztebe eta Burlata ariko dira eta larunbat eguerdian, 12:00etan, Lizarrako Remontival pilotalekuan, Lizarra eta Lesaka ariko dira.
Maiatzaren 25ean, igandean 11:30ean, Bera eta Betelu ariko dira Berako Eztegara pilotalekuan eta igandean 17:00etan Leitzaren eta Larraunen arteko lehia izanen dute Leitzako Amazabal pilotalekuan.