Dantzariz bete da Bera Dantzari Ttikiren 30. urteurrenean

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 19a

Larunbatean egin zuten Berako Dantzari Ttikiren 30. edizioa. Herriko haurrak eta txistulariak aritu ziren karrikaz karrika dantzan, eta horiekin batera, baita Lezoko Murixka, Tolosako Udaberri eta Zaldibiko Iztueta taldeetakoak ere.

Argazkiak: Arantza Agirre eta Gure Txokoa Dantza taldea

Eguraldi ona lagun, goizean herriko hainbat auzotan barna karrikabuelta egin zuten dantzariek. Ondotik, talde denak Toki Onako estalpean elkartu ziren eta han dantza jaialdia egin zuten. Eguna bazkariarekin eta erromeriarekin borobildu zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun