Eskualdeko lau bertsolarik kantatuko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 21a, 18:00

Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dituzte Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak. 12 bertsolari ariko dira saio horietan, horietatik lau eskualdekoak: Amaia Elizagoien, Xabi Maia, Kattin Madariaga, Etxahun Azkarraga eta Xabi Maia.

Urriaren 4an hasi eta azaroaren 29an bukatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 18 bertsolarik zuzenean lortu dute txapelketako sailkapena, eta parte hartzaile berriek, zein 2023ko azken sailkatuek sailkatze fasea jokatu beharko dute. Ortzirale honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte saioak.

Ortzirale honetan Iruñeko Peña Rotxapean jokatuko dute kanporaketa. Bertan kantuan ariko dira Etxahun Azkarraga Fernandez etxalartarra eta Xabi Maia Etxeberria elizondarra. Horiekin batera, Aitor Irastortza Arrizurieta, Jabi Lezaun Landa, Julen Bernaldo de Quiros Royo Berni eta Peio Ardaiz Gale. Gaiak jartzen Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra ariko dira.

Bigarren sailkatze saioa hurrengo ortziralean, maiatzaren 30ean, jokatuko dute Jauntsaratsen. Bertan kantuan ariko dira Amaia Elizagoien Varela oronoztarra eta Kattin Madariaga Apaolaza aranztarra. Horiekin batera Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Fernando Ziganda Urdanpilleta eta Mintxo Astiz Goñi ariko dira. Saioa aurkezten Ander Aranburu Arriola ariko da.

Bi saioetako sarrerak dagoeneko erosi daitezke bertsosarrerak.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!