Obra berri bat estreinatuko du Berako Abesbatzak igandean eginen duen kontzertuan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 22a, 20:00

Berako Abesbatzak kontzertu berezia emanen du igandean, Berako Kultur Etxean. Abesbatzarentzako espresuki sortutako 'Mendetan zehar' obra kantatuko dute jende aitzinean lehenengo aldiz.

Javier Busto musikariak Berako Abesbatzaren enkarguz sortu du Mendetan zehar obra. Jose Angel Irigarairenak dira hitzak eta Bidasoa ibaiari buruzkoak dira.

Gainera, emanaldi berean entzuten ahalko da abesbatzak iazko abuztuaren 3an estreinatutako Bera obra ere. Josu Elberdin musikariak sorturiko pieza bat da eta Julen Zelaieta herritarrak paratu dizkio hitzak.

Bi lan horiez gain bertze hainbat kantu ere kantatuko dituzte: Ave Maria, Sanctus, Benedictus, Lascia Chio Pianga, Haurtxoa sehaskan, Kantuz, Goizian argia hastian, Viento del Norte, La Chaparrita, Baratze bat, Torrevieja eta Ilunabarra

Abesbatza zuzentzen Fatima Gonzalez ariko da eta pianoa jotzen Maria Barredo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun