Pirinioetako udako irteera egin dute aurten ere Lesakako Beti Gazteko mendizaleek

Ttipi-Ttapa uzt 22, 18:00 Bortziriak   Lesaka

Pirinioetara udako irteera egin dute aurten ere Beti Gazte elkarteko mendizaleek. Aurtengoan Col de Tentes-Gorizko aterpea-Pradera de Pineta txangoa egin dute uztailaren 19-20ko asteburu honetan eta, eguraldia lagun, bikain ibili dira.

Lesakan geldialdia egin zuen EuskarAbenturak ortziralean
EuskarAbentura

Ttipi-Ttapa uzt 21, 20:00 Bortziriak   Lesaka

EuskarAbenturako ortziraleko etapa Oiartzunetik Lesakara egin zuten. Arditurriko bidegorria hartu dzuten lehenik, Aritxulegi igo, jaitsi eta Endarako urtegia gurutzatuta heldu ziren Lesakara. Hezetasuna nabarmena izan zen, baina zerua lainotuta izateak eta noizean behineko euri langarrak freskatzen lagundu zien gazteei.

Jose Antonio Maritxalar Altzugarai

Bortziriak: Lesaka

2025eko uztailaren 17an hil zen, 86 urte zituela.

Irene Gaston Maritxalar

Bortziriak: Lesaka

2025eko uztailaren 16an hil zen, 58 urte zituela.

Francisca Etxarte Abanz

Bortziriak: Lesaka

2025eko uztailaren 16an hil zen, 90 urte zituela.