Erriberako Futbol Eskolak hogeita hamabigarren urtez antolatu duen campusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan, hogeita hirugarren urtez, Lesakan. 12-14 urteko Ehun bat mutiko ari dira, tartean Beti Gazteko batzuk. Monitoreen artean ere, Olaia Telletxea lesakarra eta Eluska Pombar beratarra daude. Larunbat arratsaldean eginen dute lehen txandaren itxiera ekitaldia Harriondoan eta heldu den astean, 9-11 urtekoen txanda izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.