Atzo goizeko danbor soinuen ondotik, eguerdian betizuak izan zituzten. 14:30 aldera, berriz, Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta, Señora Bazkaria egin zuten Azkaineko emakumeekin. Arratsaldean, haurrentzat ikuskizunak eta pilota partidak izan zituzten eta 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika ibili zen. 21:00etan Larrain dantza dantzatu zuten plazan Lesakako gaiteroekin eta ondotik zezensuzkoa atera zen. Zurrunbilo taldearen emanaldiarekin borobildu zuten eguna.
Uztailak 10, ortzeguna
Herritarren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Bizitza festa bat da! Ipuin musikatua Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondotik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Beñat Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Oilar Beltzak musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.