Bestak 2025

Haurren Egunean danbor hotsak nagusi Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 9a, 13:00

Peñen Egunaren biharamunean, ez dute isiltasun aunitzik izan Lesakan. Haurren Eguna ospatzen ari dira eta goizean kuadrilla polita bildu da danborradan. Goizeko hamar eta erdietan atera dira eta plazan danborrak gogor astinduz bukatu dute herriko karriketan barna egin duten itzulia. 

Eguerdian betizuak izan dituzte Plaza Zaharrean eta 14:30ean Señora Bazkaria eginen dute Azkaineko emakumeekin ahizpatuta Kasinon. Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara haur ikuskizunak izanen dira Eltzeta Plazan. 17:00etan profesionalen arteko pilota partidak izanen dituzte frontoian eta 19:00etan Elutxa txaranga ibiliko da karrikaz karrika. 21:00etan Larrain dantza dantzatuko dute plazan Lesakako Gaitariekin eta 22:00etan zezensuzkoa. Gero, Zurrunbilo taldearen emanaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun