Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Xulufrinak Lesakako Sare Feministak bigarren aldiz antolatutako emakumezkoen futbol txapelketa herrikoia jokatuko dute abuztuaren 2an, larunbatean 11:00etatik aitzinera Mastegi futbol zelaian. Jokalari, jokalari ohi, ez-futbolari… denei irekitako txapelketa izanen da eta gazte eta helduentzako partidak jokatuko dituzte. Partiden ondotik, bazkaria ere izanen dute.
Futbolean aritzeko edota bazkarian apuntatzeko Telletxea estankoan eman behar da izena eta txartela eskuratu 15 eurotan. Uztailaren 25a izanen da horretarako azken eguna. Edozein zalantza argitzeko 686 73 97 25 whatsapp zenbakia (Lorea).