Hainbat administraziotako izapideak eta kudeaketak egin daitezke orain Lesakako herriko etxean

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 14a

Lesakako Udalak, alkateak sinatutako bando baten bidez jakinarazi duenez, «herritarrei zerbitzu handiagoa emateko», Lesakako udal bulegoetan eta presentzialki hainbat erakunderi dagozkien izapideak eta kudeaketak egin daitezke orain, jendeak eskatu ahala. Lehen saioa ekainaren 30ean egin zuten eta, hemendik aitzinera, herritarren eskaeraren araberakoa izanen da zerbitzua. Zein tramitazio egin nahi duen adieraziz, interesatuak udal bulegoetara deitu behar du eta hitzorduari dagozkion argibideak emanen dizkiote.

Zehazki, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari dagozkionak, FNMTren ziurtagiri digitala lortzea eta CL@VE iraunkorra bidaltzea dira udal bulegoetan egin daitezkeen izapideetako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun