Bestak 2025

Baztandarren Biltzarra, baztandarren egun espeziala, ospatu zuten atzo Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 21a, 14:00

Baztandarren Biltzarrako orga desfilea Aroztegiko Elkartasun Komiteak ireki zuen abanderatua eramanez eta gibeletik hamabortz herriek beraien orgak aurkeztu zituzten. Orgen artetik fanfarreek, gaiteroek, txistulariek, Euskal Herriko zazpi probintzietako dantza taldeek, trikitilariek... parte hartu zuten. Elizondoko karrikak gaur egungoarekin kontrastean Baztango ohituren eta tradizioen oroigarri bihurtu ziren atzo.

Goizean egin zen orga apainduen desfilean herri bakoitzak orga bat aurkeztu zuen. Desfile ondotik, bazkari herrikoia izan zuten Merkatuko Plazan eta bazkalondoan orgen sari banaketa egin zuten. Ziga gelditu zen lehenbizikoa, aspaldiko ferietako irudikapena egin zuen orgarekin: Feriantiak lanian eta jendia karrusel gainian, txurruak janian.  Irurita gelditu zen bigarrena, ferrategiarekin eta Elbete, aldiz, hirugarrena kakaoaren kontrabandoarekin: Baztango urre gozoa.

Argazkiak: Alicia del Castillo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun