Berriki ikusi dut Jagoba Arrasateren reel bat, non azaltzen zuen zergatik erantzun zion EITBko kazetari bati euskaraz Arabia Saudin, nahiz eta galdera gazteleraz egin zion: «Guk bozgorailu bat daukagu eta aprobetxatu behar dugu hori».
Pentsatzen dut artikulu hau publikatu orduko jakina izanen dela nork botako duen txupinazoa uztailaaren 6an, bai Lesakan, baita Iruñean ere. Baina iritzi xume hau idazten dudan egunean nire desioa da Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak piztea suziria, eta mundu zabalera zabaltzea Israelen genozidioaren kontrako herria garela.