Lesakan bazkaldu eta bazkal ostean Ezpata dantza azaltzera hurbildu ziren herriko dantzariak. Familia giro goxoan dantzaren nondik norako historikoak azaldu zizkieten, herrian izan duen bilakaera, jantziak erakutsi eta baita boluntario aurkeztu diren hainbat gazteei pausoak irakatsi ere. Atseden labur baten ondotik afaldu egin zuten, ohi baina goizago, gero kluedo jolasean aritzeko. Larunbat goizean Lesakatik Urdazubirako bidea hartu zuten.