Sanferminetako bazkaria eginen dute Lesakako jubilatuek uztailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 15a

Jubilatuen ostatuan eginen dute sanferminetako bazkaria Lesakako jubilatuek igandean.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak sanferminetako bazkaria antolatu dute uztailaren 20an, igandean 14:00etan, jubilatuen ostatuan. Txartelak 20 eurotan jubilatuen elkartean erosteko azken eguna uztailaren 17a, ortzeguna izanen da.

Menuari dagokionez, lehenik gazta makilatxoa eta kroketa izanen dute; lehenengo platerak aukeran, entsalada mistoa edo ganbak baratxuriarekin edo patata tortilla (bi lagunendako) eta bigarrenak, aukeran, aratxe txurraskoa edo zerri-txuleta edo entrekota edo oilaskoa plantxan, denak patatekin eta piper errearekin. Postrea ala kafea eta ardoa, ura, freskagarria ala kaña aukeran izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun