Julen Goia lesakarra hirugarren izan da Espainiako bederatzi urtez beheitiko xake txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 18a, 09:00

Julen Goia Mitxelena lesakarra, Espainiako txapelketako partida bat jokatu aitzinetik.

Espainiako zortzi urtez beheiti eta hamasei urtez beheiti arteko xake txapelketak jokatu zituzten uztailaren 2tik 7ra Vicar hirian (Almeria). Nafarroako gaur egungo txapelduna denez, zortzi urteko Julen Goia Mitxelena lesakarra ere bertan izan zen Nafarroako ordezkaritzarekin eta emaitza ona lortu zuen.

Julen Goia (zutik, ezkerretik hasita lehena), Nafarroako bertze ordezkariekin, Espainiako txapelketan.

Denera, 90 minutuko bederatzi txanda eta 30 segundo erritmo klasikoan jokatu zituzten. Julen Goiak 6,5 puntu lortu zituen (gehienez ere 9 lor zitezkeen) eta bi partida bakarrik galdu zituen. Gisa honetara, bederatzi urtez beheitiko kategorian hirugarren postua lortu zuen eta hamar urtez beheitikoan, hamabosgarren postua.

Julen Goia hirugarren izan zen bederatzi urtez beheitiko kategorian eta domina lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun