Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta ekainaren 1ean egindako IX. Argazki Rallyko sariak banatu dituzte uztailaren 14an. Bildumarik onena Javier Lopez Fabianek aurkeztutakoa izan da eta 150 euroko saria hartu du Beti Gazteko Alaia Altzugarairen eskutik. Beti Gazteko bazkide baten bildumarik onena, berriz, Fred Ramos Lasagarena izan da (100 euro). Horretaz gain, lau gai proposatu zituen Beti Gaztek rallyrako eta gai bakoitzeko irabazleak Antonio Valencia Chanca (Gainditzea), Jose Angel Amutxastegi Esnaola (Paraleloak), Omar Ben Miloude (Zubiak) eta Gorka Gomez Etxebarria (Jolasa) izan dira. Hauek ere ehuna euro hartu dituzte.