Azken lau denboraldiak Barakaldon egin dituen Urki Txoperena, 26 urteko jokalaria, berriz, RFEF bigarren mailan ari den Unión Deportiva Logroñes taldeak fitxatu du. RFEF hirugarren mailan ari zen urtean, denboraldi erdian, Beti Gaztetik fitxatu zuen Barakaldok eta tarte honetan RFEF bigarren eta lehen mailara igo da Barakaldo. Barakaldon ‘Lesakako magoa’ bezala bataiatu duten Urki Txoperenak 91 partida jokatu ditu, hamabi gol eginez eta sei asistentzia emanez. Orain, Logroñoko Las Gaunas zelai mitikoan jokatzeko aukera izanen du.