Bestak 2025

Elizondoko bestak ospatuko dituzte uztailaren 24tik 28ra

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 22a, 13:00

Joan den urteko bestetan erraldoien dantza eliza ondoan. Argazkia: Utzitakoa

Etzi hasiko dituzte bestak Elizondon eta egitarau ederra prestatu dute hurrengo bortz egunetarako.

Uztailak 24, ortzeguna

12:00etan txupinazoa eta Baztan Zopak plazan eta ondotik konpartsarekin, txistulariekin, gaitariekin eta Tuku-Tuku Txarangarekin buelta herrian barna, Balleko Etxetik hasita adinekoen egoitzaraino. 16:00etan haurrendako jolasak Kuarteleko Zelaian Kulki Kultur Kirolak taldearekin. 18:00etan Sasix eta Puyix-ekin elektropoteoa, Mendi ostatutik abiatuta eta 19:30ean berriz ere Herriko Etxetik hasita, karrika dantza; konpartsarekin, txistulariekin, gaitariekin eta bandarekin. 20:00etan Salbea elizan eta ondotik berriz ere karrika dantza eta erraldoien dantza plazan. 21:30ean Tuku-Tuku txarangarekin buelta herritik barna eta 22:00etan kontzertuak plazan: Andoni Ollokiegi, Kaparrak, Sedientos de Cumbia, Malakias MX3 eta DJ Aiakate. Bitartean, 22:30ean Lurrikara gau Elektronikoa Merkatuko Plazan.

Uztailak 25, ortziralea

09:30ean dianak. 10:30ean karrik dantza Herriko Etxetik hasita eta 11:00etan meza nagusia elizan. 12:00etan karrika dantza elizatik abiatuta. 12:30ean ekitaldiak plazan: Mutildantzak, Erraldoien Dantza Elizondoko Banderen laguntzaz eta luntx herrikoia. 17:00etan Kiki, Koko eta Moko pailazoak plazan eta 17:30ean Elutxa Txaranga herritik barna. Bitartean 17:30ean Herriz  Herriko Herri Kirolen txapelketa jardunaldia Iriarte Pilotalekuan. 20:30ean dantza herrikoiak Ziga Plazan eta ondotik mutil dantzak herriko plazan eta 22:30ean Txingones de la Rencle mariatxiak. Gero Olgeta musika taldearkein dantzaldia plazan. 

Uztailak 26, larunbata

09:30ean dianak Beartzunen. 11:00etan konpartsarekin itzulia adinekoen egoitzatik abiatuta eta bitartean 11:00etatik 14:00etara uretako puzgarriak Giltxaurdi igerilekuan. 14:00etan kuadrillen bazkaria Kuarteleko Zelaian. 16:30-19:30 aurpegi margotzea Ahaztuen Plazan. 17:00etan ginkana herriko plazan eta ondotik txokolatada Ahaztuen Plazan. 17:30ean pilota jaialdia Baztan Pilotalekuan. 18:00etan poteoa elkartez elkarte Hamarru Elektrotxarangarekin. 20:30ean dantza herrikoiak Ziga Plazan eta ondotik mutil dantzak herriko plazan. 23:00etatik aitzinera kontzertuak plazan: Dupla, Zilibito Records eta ondotik DJ Fifi eta Fefa.

Uztailak 27, igandea

09:30ean dianak. 11:00etan konpartsarekin herri itzulia Lanbide Eskolatik abiatuta eta bitartean 11:00etatik aitzinera ere ludoteka Iriarte Pilotalekuan. 12:00etan Recreo de Elizondo musika bandaren eskutik emanaldia elizako belardian. 16:00etan ludoteka Iriarte Pilotalekuan. 16:30ean Elizondoko Xlll. Mus txapelketa Xalbador karrikan. 17:00etan Elutxa Txaranga herrian barna eta baita ere Menditarrak adinekoen egoitzan. 17:30ean Elizondoko lll. Boneta Jaurtiketa txapelketa Giltxaurdi karrikan. 19.00etan bertso saioa plazan. 20:30ean dantza herrikoiak Ziga Plazan eta ondotik mutil dantzak herriko plazan. 22:30ean kontzertuak plazan: Janus Lester eta Bizphiru Pelau.

Uztailak 28, astelehena

09:30ean dianak. 11:00etan konpartsarekin itzulia Herriko Etxetik hasita. 12:30ean Elutxa Txaranga herrian barna. 14:00etan Zikiro Jatea Iriarte Pilotalekuan eta ondotik pilotalekutik abiatuta Elutxa Txarangarekin poteoa. 18:00etan Hauspolariek plazan. 21:00etan mutil dantzak eta dantza herrikoiak herriko plazan. 00:00etan Gizajoa ni eta Elutxa Txarangarekin poteoa plazatik abiatuta. Ondotik DJ Piek plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!