Bestak 2025

Gan-torri bus zerbitzua izanen da Elizondoko bestetara joateko

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

Elizondoko plazan geldituko da autobusa

Baztango herri guzietatik pasatuko den Gan-torri autobus zerbitzua izanen da larunbatean Elizondoko bestetara joan eta herrietara bueltatzeko

Elizondora joateko bi ibilbide diferente eginen dituzten bi autobus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik aterako da eta ibilbide hau garatuko du:

  • 23:00etan Zigaurre
  • 23:05ean Ziga
  • 23:15ean Aniz
  • 23:20ean Berroeta
  • 23:25ean Almandoz
  • 23:30ean Oronoz-Mugairi
  • 23:35ean Arraioz
  • 23:40ean Irurita
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz

Bigarren autobusa, aldiz, Amaiurtik aterako da eta ibilbide hau eginen du:

  • 00:15ean Amaiur
  • 00:25ean Azpilkueta
  • 00:35ean Erratzu
  • 00:45ean Arizkun
  • 00:50ean Elbete

Elizondotik herrietara bueltatzeko bertze bi bus izanen dira. Bat Zigaurrerantz joanen da 03:30ean eta 05:30ean eta bigarrena Amaiurrerantz joanen da 04:45ean eta 06:15ean. Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun