Udako bigarren edoskitze tailerra izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 15a, 08:00

Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, uda partean ere edoskitzearen inguruko tailerrak egiten hasi dira. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzentzen dituzte saioak eta uztailaren 17an, ortzegunean, eginen dute bigarrena.

Uztailaren 17an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute saioa Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.).

Hurrengo tailerra abuztuaren 21ean eginen dute, ordu eta leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!