Bestak 2025

Uztailaren 24tik 27ra ospatuko dituzte bestak Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 22a, 09:00

Ortzegunean, uztailaren 24ko ilunabarrean botako dute bestei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa, baina ekitaldiak goizetik hasiko dituzte eta haurrak izanen dira protagonista. Uztailaren 27ko arratsean akituko dituzte bestak eta tarte horretan, puzgarriak, musika, dantzarien saioa, otorduak, mus eta toka txapelketak, boneta lehiaketa... eginen dituzte. 

Ortzeguna, uztailak 24
  • 11:00etatik 14:00etara puzgarriak.
  • 14:00etan haurren bazkaria.
  • 20:00etan txupinazoa.
  • Ondotik txistulariak.
  • 21:00etan herriko ostatuan zopak.
  • 00:00etatik aitzinera Endara DJa.

Herriko dantzariek erakustaldia eginen dute ortzirale eguerdian.

Ortziralea, uztailak 25
  • 11:00etan meza.
  • 12:00etan herriko dantzarien erakustaldia.
  • 13:00etan luntxa.
  • 17:00etan mus txapelketa.
  • 20:00etan tortilla dastaketa.
  • 23:00etatik aitzinera kontzertuak.
Larunbata, uztailak 26
  • 11:00etatik 14:00etara puzgarriak.
  • 14:00etan paella jatea.
  • 17:00etan txaranga berria.
  • 23:00etatik aitzinera Sukar erromeria taldearekin dantzaldia.
Igandea, uztailak 27
  • 12:00etan toka txapelketa.
  • 14:00etan zikiro jatea, Fer eta Andonik alaituta.
  • 20:00etan boneta lehiaketa.
  • 21:00etan xingar jatea eta bestak akitzeko musika txosnan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun