Baztango BKT nagusitu zaio Errekari Elizondoko eskubaloi derbi jendetsuan

Ttipi-Ttapa mar 30, 08:00

Futbol talde nagusientzako asteburu kaxkarra izan da, garaipenik gabekoa eta bakar-bakarrik Doneztebek, Gure Txokoak eta erregionaleko Baztanek berdindu egin dute.

Martxoko azken asteburua mardula izan da eskualdeko kirol taldeentzat, Aste Santuko atsedenaldiaren aitzinetik. Eskubaloian, derbi jendetsua jokatu dute Baztango BKTko eta Errekako emakumeek Elizondon, eta etxekoak nagusitu dira. Hiru partidaren faltan, lau onenen artean dauden bi taldeak gaur gaurkoz, bigarren doneztebarrak eta laugarren baztandarrak. Errekako gizonezkoek ere, lehen postua eta lauko finala Donezteben jokatuko dela segurtatua izan arren, garaipena lortu zuten. Futbolean, asteburu kaxkarra izan da talde nagusientzako, garaipenik gabekoa. Baztanek, Beti Gaztek eta Aurrerak galdu egin dute eta Doneztebek, Gure Txokoak eta erregionaleko Baztanek berdindu. Errugbian kanpoan jokatu eta irabazi egin dute Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek.

«Haien eskubideak eta bizimodua defenditzeko prest daude kurduak»

Ttipi-Ttapa mar 29 Baztan   Lekaroz

«Emakumeen askapena, zuzeneko demokrazia eta ekologia» oinarri dituen kurduen antolakuntza sistema bisitatu du Garbiñe Elizegi lekaroztarrak Siriaren menpeko Rojava lurraldean, Mendebaldeko Kurdistanen


Berritutako bainugela
UR BERHO ITURGINTZA

Berritutako bainugela

Zizelkatze-lanak
HARRI LAN

Zizelkatze-lanak

Zoru erradiatzailea
UR BERHO ITURGINTZA

Zoru erradiatzailea

Sutegi berogailuak
UR BERHO ITURGINTZA

Sutegi berogailuak

Batxilergoa
LEKAROZ BHI

Batxilergoa

Harrizko zolak
HARRI LAN

Harrizko zolak