Arkupeak elkarteko mendizaleak Zigako eliza dotorearen atarian.
Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Lekaroz eta Arraioz barna, bide berdean abiatu ziren, lainopean, baina eguna argitu eta altuera hartu ahala, eguzki ederra izan zuten. Gero Ziga aldera jo zuten, Egozkue jauregitik. Zigako elizaren atarian argazkia atera eta buelta Zigaurren barna Gartzainera, Baztan hotelean ederki bazkaltzeko. Apirileko irteera Etxalarren eginen dute. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.