ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Futbol talde nagusien artean Beti Gaztek eta Aurrerak bakarrik irabazi dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 23a

Beti Gazteko Jon Zabalak hat tricka egin zuen Deban eta horri esker, Lesakako taldeak garaipena lortu zuen, hamar jardunaldi eta gero. Kategoriako golegila nagusia da orain Zabala, hamaika golekin.

Baztango bi taldeek galdu egin dute eta Doneztebek eta Gure Txokoak berdindu; eskubaloian, irabazi egin dute Errekako gizonezkoek eta galdu emakumeek; errugbian galdu egin du BRT Menditarrak taldeak.

Inauteri ondoko asteburuan normaltasunera bueltatu dira eskualdeko kirol taldeak, baina ez dituzte bereziki emaitza onegirik lortu. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan, hamar partida zituen Beti Gaztek irabazi gabe eta bolada txar horri bukaera eman zion, Deban 3-4 irabaziz, orain kategoriako golegile nagusia den Jon Zabala aranztarraren hiru golekin (bi azken minutuetan). Aurrerak ere irabazi egin zuen, lau gol eginez. Baztango bi taldeek etxean galdu zuten, emaitza berberarekin (1-4) eta Doneztebek eta Gure Txokoak bina berdindu zuten, Nafarroako maila autonomikoko liderrek etxean eta Gipuzkoako gorengoen mailarako igoera fasea jokatzen ari diren beratarrek Hernanin. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek irabazi eta emakumeek galdu egin zuten. Eskubaloian, galdu egin zuen BRT Menditarrak taldeak Elorrion.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (beraien atean) – SD Lagunak 4

Doneztebe FT 2 (Xabi Erasun eta Aimar Jabalera) – CD Lourdes 2

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Amaikak Bat 3 - Beti Gazte 4 (Asier Taberna eta Jon Zabalak 3)

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 1 (Iker Oteiza) – CD Kirol Sport 4

Aurrera KE 4 (Aitor Lizartza, Eneko Barriolak 2 eta Aimar Iturbe) – CD Valle de Egues C 3

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Hernani CD B 2 - Gure Txokoa 2 (Enaitz Portu eta Unai Etxeberria)

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Baztan KE 6 (Mohamed Mami Azman, Mikel Sansiñena, Haritz Bidegainek 2, Antton Quertier eta beraien atean) – CD Cantolagua 2

AD Mendillorri 4 - Doneztebe FT 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Beti Kozkor KE 0 - Baztan KE B 4 (Josu Larraioz, Luhan Da Silva, Julen Elizaintzin eta Aimar Lizasoain)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

San Marcial CD 3 - Gure Txokoa 2 (Mikel Zozaia eta Mikel Pombar)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 4 (Oier Sanchez, Alex Urrosolo, Yeray Gerometta eta Aimar Otxandorena) – Lengokok SD 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

Aurrera KE atsedena.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasea

Baztan KE – UD Mutilvera B, gibeleratua.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 0 – CD Oberena B 5

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CF Gazte Berriak Ansoain B 3 - Doneztebe FT A 2 (Oier Rekarteren golak)

Berriozar CD B 9 - Baztan KE B 0

Doneztebe B 5 (Aimar Bazterrika, Inhar Aioroak 2, Jokin Mariezkurrena eta Ibai Urriza) – CD Kirol Sport B 1

UD Mutilvera A 5 - Aurrera KE 1 (Hodei Sagastibeltza)

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Zumaiako FT 7 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 3 (Xabier Perezek 2 eta Ekhiotz Iratzoki) – Pasaia KE B 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 5 (Mara Aracuesek 4 eta Olatz Irazoki) – Arrupe Chaminade B 0

Nafarroako neska kadeteak

CF Sabeit Femenino 0 - Beti Gazte 7 (Arhane Silveirak 4 eta Alazne Altxuk 3)

FC Bidezarra 0 - Baztan KE 5 (Irati Maiora, Irati Oiaregik 2, Aiora Iturria eta Elene Muratori)

CD Cantolagua 0 - Aurrera KE 2 (Alaia Telletxea eta Leire Zestau)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Arrupe Chaminade C 0 - Gure Txoko 8 (Jon Martikorenak 6, Beñat Goñi eta Unax Erkizia)

Beti Gazte 4 (Aratz Laka, Aner Mariezkurrena, Unai Irazoki eta Luka Rojo) – Touring CD 1

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B 0 – Lizeotarrak 1

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa 1 (Aroa Martin) – Hernani CD 2

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Beti Onak 21 - Erreka KE 30

Emakumeen ligan

Erreka KE 16 – UDC Txantrea 17

BKT Baztango Kirol Taldea atsedena.

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 26 – BM San Juan 25

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 23 – Cantolagua 29

Mutil kadeteak ligan

Cantolagua - Erreka KE, martxoaren 12ra gibeleratua.

Neska kadeteak ligan

BM Lizarreria B 35 - Baztango BKT A 29

Lekunberri KE 28 - Erreka KE 27

Neska infantilak

BM Loyola B 23 - Erreka KE 21

CDB Atalaya A 40 - Aurrera KE A 15

Baztango BKT 28 – BM Lizarreria B 28

Aurrera KE B atsedena.

Mutiko infantilak

Erreka KE atsedena.

Alebin mistoa

Erreka KE – GDM La Merced,

Baztango BKT A – BM San Juan

Neska benjaminak

Atarrabia Beti-Onak A - Baztango BKT A

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Betsaide Elorrio RT 35 - BRT Menditarrak 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun