ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Txapeldunen faseko lehen postua segurtatu eta lauko finala Doneztebera ekarriko du Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 23a

Errekako mutiko kadeteek lauko finalerako sailkatzea lortu dute, oraindik jokatzeko jardunaldi bat falta denean.

Errekako mutiko kadeteek ere lauko finalerako sailkatzea lortu dute.

Udaberriko lehen kirol jardunaldian garaipena lortu dute Errekako eskubaloi taldeko gizonezkoek eta, honenbertzez, oraindik txapeldunen faseko bi jardunaldi jokatzeko falta badira ere, lehen postua segurtatu dute eta horrek lauko finala Doneztebera ekartzeko eskubidea ematen die. BKTko emakumeek ere garaipena lortu dute eta Errekako mutiko kadeteek ere lauko finalerako sailkatzea lortu dute; futbolean, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebek (lidergoa sendotu dute eta bigarren sailkatua hamar puntura dute dagoeneko), Baztanek (promozio postuetan jartzeko) eta Beti Gaztek (jautsiera postuetatik hamar puntura dago); Gure Txokoak, aldiz, galdu egin du eta Nafarroako erregionaleko bi taldeek berdindu. Errugbian, garaipena lortu dute bai Sarako Izarrak, baita BRT Menditarrak taldeak ere.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 3 (Imanol Zocok 2 eta Unax Zamboran) – CD Injerto 1

Doneztebe FT 3 (Txomin Omar, Xabi Erasun eta Aitor Agesta) – CD Soto-Ibarbaso 1

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Elgoibar CD 0 - Beti Gazte 3 (Asier Taberna eta Jon Zabalak 2)

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 3 (Beñat Erro eta Iker Oteizak 2) – CD Valle de Egues C 3

Aurrera KE 4 (Jakue Fagoaga, Unai Erdozia, Ibai Remirez eta Eneko Barriola) – CD Universidad de Navarra 4

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Trintxerpe CD 4 - Gure Txokoa 2 (Mikel Irazoki eta Adur Huizi)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Valle de Egues A 4 - Baztan KE B 1 (Aimar Lizasoain)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Billabona KE 1 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 5 (Aimar Otxandorenak 4 eta Oier Sanchez) – Ekintza KE 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasea

Baztan KE 3 (Janire Daguerre eta Lucia Baldantak 2) – UD Mutilvera B 0 (gibeleratutako partida)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 5 (Aitor Ripak 2, Josu Larraiozek 2 eta Urko Iturralde) – FC Bidezarra 0

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A 4 (Lukas Ezkurra, Oier Rekarte, Mattin Inda eta Aimar Etxeberria). Martxoaren 19an jokatua.

Baztan KE B 1 (Hegoi Azkarate) - Doneztebe FT A 8 (Enaitz Goñik 2, Lukas Ezkurrak 2, Peio Lerak 2, Aimar Etxeberria eta Mattin Inda), derbian gailendu ziren donezteabarrak.

Doneztebe B 3 (Kemen Villameak 2 eta Aimar Bazterrika) – AD Mendillorri 6

Aurrera KE 4 (Hodei Sagastibeltzak 3 eta Manex Lekuona) – CD Kirol Sport B 1

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Añorga KKE 8 - Beti Gazte 1 (Enaitz Bereau)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 7 (Ekhiotz Iratzokik 2, Ibon Pombarrek 2, Hegoi Retegi, Haritz Garmendia eta Markel Otxoteko) – Internacional CD 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 2 (Mara Aracues eta Oihana Nuñez) – Hondarriba 1

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE 1 (Irati Mayora) - Beti Gazte 1 (Alazne Altxu), derbia berdinketarekin bukatu zen Elizondoko Giltxaurdin.

CD Huarte 1 - Aurrera KE 0 (ostegunean jokatua).

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa 3 (Xuban Lasagak 2, – Antigua Luberri KE 2

Landetxa KT 1 - Beti Gazte 2 (Oihan Leiza eta Unai Irazoki)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Beti Ona CD 2 - Gure Txokoa B 1 (Eneko Oiartzabal)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Baztan KE A 1 (Ibon Irazoki) – CD Atarrabia 3

Aurrera KE 7 (Oscar Zubiturrek 2, Xabier Loitegi, Jose Luis Barberia eta Juba Vicentek 3) – CD Asdefor B 3

Doneztebe FT 1 (Unai Olague) – CD Liceo Monjardin 4

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

CD San Ignacio 0 - Baztan KE B 3 (Oihan Unanuak 2 eta Angel Gabriel Jaimes)

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Touring CD 1 - Gure Txokoa 1 (Ane Lazkanotegi)

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE 32 – Beti-Onak 22

Emakumeen ligan

Erreka KE atsedena.

ECA Malkaitz 25 - BKT Baztango Kirol Taldea 26

Neska jubenilak ligan

BM San Juan 26 - BKT Baztango Kirol Taldea 26

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 29 – Uharte 34

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE 39 – Anaitasuna B 30. Lauko finalerako sailkatu dira Doneztebeko mutil gazteak.

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT A 31 – Atarrabia Beti-Onak C 33

Tangorri Valle de Egues 20 - Erreka KE 20

Neska infantilak

Ultzamaldea 24 - Erreka KE 26

Baztango BKT 27 – BM Bardenas 17

BM Lizarreria B 29 - Aurrera KE A 22

Alde Zaharreko Kluba 28 - Aurrera KE B 20

Mutiko infantilak

Erreka KE atsedena.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 29 – Avant Garde de Theze 0

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 41 – Kanpazar Arrasate RT 13

Euskal liga sub-18 2. mailan

Iruña RC UNAV 40 - Gabiria Txingudi-Baztan 26

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan-Orereta 60 – Ordizia RE 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun