ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Garaipenik ez dute lortu eskualdeko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Errekako mutiko infantilek garaipen garbia lortu dute Doneztebeko kiroldegian.

Eskubaloian, BKTko emakumeek irabazi egin dute eta Errekakoek berdindu.

Kirolaren arabera, arrunt kolore ezberdina izan du asteburuak eskualdean. Futbol talde nagusien artean bakar batek ere ez du garaipenik lortu: Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Gipuzkoako gorengoen mailarako igoera fasean ari den Gure Txokoak berdintzea lortu zuten eta gainerakoek galdu. Eskubaloian, aldiz, Baztango BKTk etxean irabazi egin zuen eta Errekako emakumeek Lizarran berdindu. Errekako gizonek ortzegunean jokatuko dute. Errugbian, atseden izan dute BRT Menditarrak eta Sarako Izarrako talde nagusiek.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Gares 2 - Baztan KE 2 (Elur Meoki eta Imanol Zoko)

SD Lagunak 1 - Doneztebe FT 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Mutriku 1

Beti Gazte – Urola KE, martxoaren 18an, asteazkenean 20:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

JD San Jorge B 3 - Baztan KE B 0

SD Lagunak B 1 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Jokin Irazoki) – Ikasberri 1

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CS Aoiz 3 - Baztan KE 1 (Mateo Lertxundi)

CD Amaya 4 - Doneztebe FT 3 (Izei Astibiak 2 eta Jon Ander Etxebeste)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Iker Galarregi, Oier Garaikoetxea eta Julio Cesar Salgado) – CD San Cernin 2

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa 2 (Gaizka Sein eta Mikel Zozaia) – Antigua Luberri 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Kostkas CD B 0 - Beti Gazte 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

CD Tudelano A 4 - Aurrera KE 2 (Maddi Agirre eta Eunate Belaunzaran)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasea

Berriozar CF A 2 - Baztan KE 2 (Kattalin Muratori eta Aiora Irujo)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Azkoyen 2 - Baztan KE A 1 (Josu Larraioz)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A – CAD Irabia, martxoaren 19an, ortzegunean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Asdefor E 1 - Baztan KE B 6 (Junes Alzuri, Urko Azkarraga, Ibai Mugika, Oier Alzuguren, Sustrai Lakosta eta Imanol Da Silva)

CD San Ignacio A 5 - Doneztebe B 3 (Aratz Retegi, Peio Mariezkurrena eta Arkaitz Gurbindo)

CD Inter de Pamplona 1 - Aurrera KE 1 (Gentza Olaetxea)

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte 2 (Enaitz Bereauren golak) – Aloña Mendi KE 3

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Hernani 8 - Gure Txokoa 3 (Ekhiotz Iratzokik 2 eta Iker Etxepare)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Intxaurdi Sporting Herrera C 0 - Gure Txokoa 2 (Mara Aracues eta Oihana Nuñez)

Nafarroako neska kadeteak

Beti Gazte atsedena.

Baztan KE 6 (Saioa Elizegi, Aiora Iturria, Irati Mayora, Irati Sansiñena, Sabela Carro eta Amaia Elorz) – CD Lourdes 0

CFS Ribera de Navarra 0 - Aurrera KE 2 (Nuria Irujoren golak)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

San Marcial 2 - Gure Txokoa 1 (Jon Lazkano)

Beti Gazte 3 (Aratz Lakak 2 eta Ioritz Iguzkiagirre) – Vasconia CD 4

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B 1 (Inar Retegi) – Hondarribia 2

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

CD Aoiz 4 - Baztan KE A 0

CD Valle de Egues A 2 - Aurrera KE 1 (Juba Vicente)

CD Inter de Pamplona 3- Doneztebe FT 1 (Aimar Bertiz)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B 2 (Aimar Bengoetxea eta Mattin Aleman) – CF Gazte Berriak Ansoain 4

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

UDA-Arizmendi 6 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska infantilak kopan

CD Ardoi 8 - Baztan KE 1 (Jennifer Moncada)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE – Anaitasuna, martxoaren 19an, ortzegunean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeen ligan

Ekipiño BM Lizarreria 28 - Erreka KE 28

BKT Baztango Kirol Taldea 35 – Lagunak 23

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 19 – BM Loyola B 29

Mutil jubenilak ligan

Anaitasuna B - Erreka KE

Mutil kadeteak ligan

Egulbati Valle de Egues 35 – CD Erreka 26

Erreka KE – BM Loyola A, martxoaren 19an, ortzegunean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

BM Ardoi 47 - Baztango BKT A 27

Erreka KE 28 - UDC Txantrea 30

Neska infantilak ligan

Erreka KE 25 – BM Noain 27

CDB Atalaya A 30 - Baztango BKT 33

Aurrera KE A 17 – Anaitasuna B 33

Aurrera KE B – BM Loyola C, martxoaren 22ra atzeratua.

Mutiko infantilak

Erreka KE 41 – BM Lizarreria 20

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak atsedena.

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan atsedena.

Euskal liga sub-16

Uribealdea 19 – Txingudi-Baztan-Orereta 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun