ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

BRT Menditarrak errugbi taldeko nagusiek eta gazteek Lekarozen jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 27a

Errugbizaleek aukera ederra izanen dute asteburu honetan Lekarozen. Igande eguerdian BRT Menditarrak taldeko seniorrak ariko dira eta larunbat goiz-eguerdian, 16 eta 18 urtez beheitikoak. Argazkia: Mikel Hualde

Sarako Izarrak ere etxean jokatuko du igande arratsaldean; futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak etxean jokatuko dute eta eskubaloian, Errekako gizonezkoek ere Donezteben jokatuko dute.

Otsaila eta martxoa lotuko dituen asteburua mardula izanen da kirol arloan. Errugbian, etxean jokatuko dute Sarako Izarrako eta BRT Menditarrakeko nagusiek, igandean. Horretaz gain, BRTko gazteek ere, 16 eta 18 urtez beheitikoek, Lekarozen jokatuko dute larunbat goize-eguerdi partean. Futboleko talde nagusien artean, etxean jokatuko dute Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak eta etxetik kanpo Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Doneztebek. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek bakarrik jokatuko dute etxean larunbat arratsaldean.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Soto-Ibarbaso - Baztan KE, igandean 20:15ean Iruñeko San Jorgen.

UCD Burlades - Doneztebe FT, larunbatean 15:30ean Erripagainan.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte - Anaitasuna, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B atsedena.

Aurrera KE – Beti Kozkor B, larunbatean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Landetxa, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CD San Cernin - Baztan KE, larunbatean 17:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Doneztebe FT – CD Ilumberri, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B – CDA Rotxa A, larunbatean 17:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa – Usurbil, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Trintxerpe CD - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Pasaiako Trintxerren.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

CD Buñuel - Aurrera KE, igandean 12:00etan Buñuelen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

CD Peña Azagresa - Baztan KE, igandean 12:45ean Azagrako Miguel Sola zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Asdefor - Baztan KE A, igandean 10:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A – CD Amaya A, igandean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Liceo Monjardin - Baztan KE B, igandean 13:30ean Soto Lezkairun.

CD Amaya B - Doneztebe B, larunbatean 13:15ean Iruñeko Amayan.

Aurrera KE – CD Amigó B, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Euskalduma Andoaindarra SD, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Sporting Herrera - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Donostiako Herreran.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Martutene KE B - Gure Txokoa, larunbatean 10:30ean Martutenen.

Nafarroako neska kadeteak, bigarren fasean

Beti Gazte – CD Peña Azagresa, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE – CF Sabeit Femenino, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – CD Valle de Egues, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Usurbil FT - Gure Txokoa, larunbatean 12:15ean Usurbilgo Harane zelaian.

Beti Gazte – Allerru KE, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Billabona - Gure Txokoa B, larunbatean 11:00etan Villabonan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

UD Mutilvera B - Baztan KE A, igandean 16:00etan Arangurenen.

Aurrera KE – CD Etxarri Aranatz, larunbatean 10:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD San Cernin B - Doneztebe FT, larunbatean 12:45ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B – CD Gares, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Añorga - Gure Txokoa, larunbatean 14:30ean Añorgan.

Nafarroako neska infantilak, titulurako kanporaketa

CA Cirbonero - Baztan KE, igandean 16:00etan Cintruénigoko San Juan zelaian.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak

Beti Gazte A – CD Filial de Fundación CA Osasuna, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan KE A – CD La Peña Fustiñana B, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Ardoi B - Gure Txokoa, larunbatean 12:45ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Beti Gazte B atsedena.

CD Lezkairu B - Baztan KE B, larunbatean 10:15ean Soto Lezkairun.

Nafarroako alebinak

CD Amaya C - Aurrera KE A, igandean 10:45ean Iruñeko Amayan.

Baztan KE A – CD Cendea de Cizur A, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan KE B atsedena.

JD San Jorge A - Aurrera KE B, larunbatean 09:45ean Iruñeko San Jorgen.

Baztan KE C – UCD Burlades E, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjaminak

Aurrera KE A – CD Oberena B, igandean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B atsedena.

Beti Gazte B atsedena.

Gure Txokoa A - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe FT A - Doneztebe FT B, ortziralean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE C - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A - Baztan KE A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE – Lagunak, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeen ligan

Alde Zaharreko Kluba - Erreka KE, igandean 09:30ean Arrotxapeako kiroldegian.

Transportes Royo Calasancio - BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 16:30ean Logroñon.

Neska jubenilak ligan

Replasa Beti-Onak B - BKT Baztango Kirol Taldea, martxoaren 4an, asteazkenean 19:15ean Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan.

Mutil jubenilak ligan

Beti-Onak - Erreka KE, igandean 10:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Mutil kadeteak ligan

Uharte B - Erreka KE, larunbatean 09:00etan Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

ECA Malkaitz B - Baztango BKT A, larunbatean 09:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Erreka KE atsedena.

Neska infantilak

Erreka KE – Atarrabia Beti-Onak B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Aurrera KE A – BM Bardenas, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

Baztango BKT atsedena.

Aurrera KE B – BM Ardoi B, larunbatean 12:30ean Leitzako kiroldegian.

Mutiko infantilak

Erreka KE – Cantolagua, larunbatean 11:15ean Doneztebeko kiroldegian.

Alebin mistoa

Elía Valle de Egues A - Erreka KE, larunbatean 09:00etan Sarrigurengo Salesiano ikastetxean.

Baztango BKT A atsedena.

Neska benjaminak

Baztango BKT A – CB Tafalla, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra – US Mourenx, igandean 15:00etan Sarako Animainean.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak – Universitario Bilbao Rugby, igandean 12:00etan Lekarozen.

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan – Orbinox Bera Bera, larunbatean 12:00etan Lekarozen.

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan-Orereta – Orbinox Bera Bera, larunbatean 10:30ean Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun