Zuhaitzaren Eguna ospatu dute Elizondoko eskolako haurrek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 30a

Elizondoko Eskola Publikoko ttikiek, beraien gurasoekin batera, urteroko Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten atzo. Hogei haritz landatu zituzten denek elkarrekin udalak Bagordi inguruan utzitako lur zatian. Eremua aitzinetik hainbat gurasok auzolanean garbitu zuten ttikienek beraien lana errazago egin zezaten. Lanaren ondotik, gosari goxo batekin akitu zuten goiza.

Testua eta argazkiak: Marijo Etxeberria eta Aitor Bazterrika

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun