ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol talde nagusiek bakarrik jokatuko dute etxean asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 13a

Beti Gazteko futbol talde nagusiak ligako bi partida segidan jokatuko ditu egunotan Lesakako Mastegin, larunbat eguerdian eta asteazken arratsean. Iazko urritik ez du etxean partidarik irabazi eta bolada hori bukatu nahi du.

Eskubaloian Baztango BKTko emakumeek etxean jokatuko dute, Errekako emakumeek kanpoan eta gizonek martxoaren 19an jokatuko dute jardunaldia.

Eskualdeko futbol talde nagusien artean Gipuzkoako ligan ari direnak bakarrik ariko dira etxean asteburu honetan. Beti Gaztek larunbat eguerdian Mutrikuren kontra jokatuko du Mastegin, aspaldiko partez zaleei etxean garaipena eskaini asmoz. Gainera, asteazken arratsean hurrengo jardunaldiko partida ere Mastegin jokatuko du, Urolaren kontra.Sailkapenaren erdialdean izan arren, etxetik kanpo puntu gehiago eskuratu ditu denboraldi honetan Lesakako taldeak eta joan den urteko urritik ez du Mastegin irabazi. Bortz egunez bi aukera izanen ditu bolada bukatzeko. Gure Txokoak, bere aldetik, Gorengoen mailarako igoera fasean ez du partidarik galdu oraindik, baina zazpi partidetatik bortz berdindu egin ditu eta bi irabazi. Ikasberri liderraren bisita izanen dute larunbat arratsaldean Matzadan. Nafarroan ari diren taldeek kanpoan jokatuko dute. Eskubaloian, Baztango BKTko emakumeek Elizondon jokatuko dute eta Errekakoek Lizarran. Errekako gizonezkoek ortzeguneko besta egunean jokatuko dute. Errugbian, Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek atseden izanen dute.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Gares - Baztan KE, igandean 18:00etan Garesko Osabidean.

SD Lagunak - Doneztebe FT, larunbatean 18:30ean Barañaingo Lagunak-en.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Mutriku, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Beti Gazte – Urola KE, martxoaren 18an, asteazkenean 20:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

JD San Jorge B - Baztan KE B, larunbatean 16:30ean Iruñeko San Jorgen.

SD Lagunak B - Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Barañaingo Lagunak-en.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Ikasberri, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CS Aoiz - Baztan KE, igandean 12:00etan Agoitzeko San Miguel zelai berrian.

CD Amaya - Doneztebe FT, igandean 12:00etan Iruñeko Amayan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B – CD San Cernin, larunbatean 17:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa – Antigua Luberri, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Kostkas CD B - Beti Gazte, igandean 17:00etan Donostiako Matigoxotegin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

CD Tudelano A - Aurrera KE, larunbatean 18:15ean Tuterako Clara Campoamor zelaian.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

Berriozar CF A - Baztan KE, larubbatean 17:45ean Berriozarren.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Azkoyen - Baztan KE A, larunbatean 18:00etan Peraltako Salomon Monroy Bolita zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A – CAD Irabia, martxoaren 19an, ortzegunean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Asdefor E - Baztan KE B, larunbatean Amigó ikastetxean.

CD San Ignacio A - Doneztebe B, larunbatean 17:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

CD Inter de Pamplona - Aurrera KE, larunbatean 19:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Aloña Mendi KE, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Hernani - Gure Txokoa, igandean 12:15ean Hernaniko Zubipen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan 

Intxaurdi Sporting Herrera C - Gure Txokoa, igandean 15:30ean Donostiako Cesar Benito zelaian.

Nafarroako neska kadeteak

Beti Gazte atsedena.

Baztan KE – CD Lourdes, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CFS Ribera de Navarra - Aurrera KE, larunbatean 11:30ean Tuterako Santa Quiterian.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

San Marcial - Gure Txokoa, larunbatean 10:40an Irungo San Jose Obrero zelaian.

Beti Gazte – Vasconia CD, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B – Hondarribia, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

CD Aoiz - Baztan KE A, lartunbatean 17:00etan Agoitzeko San Miguel zelai berrian.

CD Valle de Egues A - Aurrera KE, larunbatean 11:15an Sarrigurenen.

CD Inter de Pamplona - Doneztebe FT , larunbatean 17:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B – CF Gazte Berriak Ansoain, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

UDA-Arizmendi - Gure Txokoa, larunbatean 12:45ean Aretxabaletako Ibarran.

Nafarroako neska infantilak kopan

CD Ardoi - Baztan KE, larunbatean 16:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak

Beti Gazte A – SD Lagunak, larubatean 18:45ean Lesakako Mastegin.

CS La Peña Fustiñana B - Gure Txokoa, larunbatean 17:00etan Fustiñanan.

Baztan KE A – CD Huarte, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Baztan KE B atsedena.

Beti Gazte B atsedena.

Nafarroako alebinak bigarren fasea

Beti Gazte A - Baztan KE A, larunbatean 18:45ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A – CD Ardoi D, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

CD Gares A - Doneztebe FT B, igandean 11:30ean Garesko Osabidean.

Doneztebe A – CD San Ignacio B, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Iruña A - Aurrera KE B, larunbatean 15:30ean Taxoaren.

Aurrera KE A – CD Atarrabia B, larunbatean Leitzako Arkiskilen.

UCD Burlades C - Beti Gazte B, larunbatean 13:30ean Erripagainan.

Baztan KE B – SD Alsasua B, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Valle de Egues F - Beti Gazte C, igandean 11:15ean Sarrigurenen.

Doneztebe FT C – CD Amaya F, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Huarte D - Gure Txokoa B, larunbatean 11:30ean Uharteko Aretan.

Baztan KE C atsedena.

Nafarroako benjaminak, bigarren fasea

CD Ardoi B - Aurrera KE A, igandean 12:15ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Beti Kozkor KE B - Aurrera KE B, larunbatean 11:45ean Lekunberriko Plazaolan.

Beti Gazte B - Gure Txokoa B, larunbatean Lesakako Mastegin.

Baztan KE C - Doneztebe FT B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT A - Beti Gazte A, larunbatean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE A - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan KE B atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE – Anaitasuna, martxoaren 19an, ortzegunean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeen ligan

Ekipiño BM Lizarreria - Erreka KE, igandean 11:30ean Lizarrako Oncineda karpan

BKT Baztango Kirol Taldea – Lagunak, larunbatean 19:30ean Elizondoko kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea – BM Loyola B, larunbatean 17:30ean Elizondoko kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

Anaitasuna B - Erreka KE, igandean 11:30ean Iruñeko Anaitasunan.

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE – BM Loyola A, martxoaren 19an, ortzegunean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

BM Ardoi - Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Zizur Nagusiko institutuko kiroldegian.

Erreka KE - UDC Txantrea, larunbatean 09.30ean Doneztebeko kiroldegian

Neska infantilak

Erreka KE – BM Noain, larunbatean 12:15ean Doneztebeko kiroldegian.

CDB Atalaya A - Baztango BKT,

Aurrera KE A – Anaitasuna B, igandean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

Aurrera KE B – BM Loyola C, martxoaren 22ra atzeratua.

Mutiko infantilak

Erreka KE – BM Lizarreria, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Alebin mistoa

Erreka KE atsedena.

Baztango BKT A – BM Bardenas, larunbatean 10:15ean Ermitagaña kiroldegian.

Neska benjaminak

BM Loyola B - Baztango BKT A, larunbatean 12:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean 

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak atsedena.

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan atsedena.

Euskal liga sub-16

Uribealdea – Txingudi-Baztan-Orereta, larunbatean 12:30ean Mungiako Atxurizubi zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun