Lesakatik joandako ibiltarietako batzuk.
Euriak eta behelainoak ez zuten makroproiektu eolikoen kontrako aldarrikapena apaldu.
Domiko-Erreka proiekturik ez! goiburupean, Bianditzera mendi martxa egin zuten larunbatean Lesakatik eta Oiartzundik abiatuta, Endara Bizirik eta Bianditz-Domiko bizirik! Taldeek deituta. Oiartzungo eta Lesakako plazan egin zuten hitzordua larunbat goiz euritsuan, kotxeak betetzeko. Gero, oinez abiatu ziren oiartzuarrak Aritxulegiko tuneletik eta lesakarrak Agiñatik. Handik, bakoitzak bere bidea eginez, Bianditzen elkartu ziren, makroproiektu eolikoaren kontrako aldarrikapena eginez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.