Etxalarko kontrabandisten bidea ezagutzeko ginkana digitala plazaratu dute

Ttipi-Ttapa uzt 04 Bortziriak   Etxalar

Jokoa, kultura eta historia uztartuz, Nafarroako bortz herritako ginkana digitalak plazaratu ditu Gymkana Turística Digital enpresak, Europar Batasuneko NextGeneration funtsaren finantziazioarekin, Espainiako Industria eta Turismoko Ministerioaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barnean.