Joan etorriak bortz euroko prezioa izanen du, eta antolatzaileek nabarmendu dute autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko. Adin txikikoek zerbitzua erabiliz gero gertatzen ahal direnen arduradun gurasoak izanen dira. Lesakan geltokia suhiltzaile parke ondoan izanen da.
Ordutegiari dagokionez, 21:45ean aterako da lehenengo autobusa Arantzako aparkalekutik, 22:00etan Igantzitik (Bi-Bide) pasako da, 22:15ean Etxalartik (Landaburua) eta 22:30ean ailegatuko da Lesakara. Bigarren autobusa 23:30ean aterako da Arantzatik, 23:45ean pasako da Igantzitik eta 00:00etan Etxalartik.
Beratik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan aterako dira autobusak Toki Onatik, eta Lesakara joan aitzinetik Agerran eginen dute geldialdia.
Itzulerarako Etxalarrerako, Igantzirako eta Arantzarako autobusak 03:30ean eta 06:30ean aterako dira Lesakako suhiltzaileen parketik eta Berarakoak 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan.
Bi egunetan ordutegi berbera izanen dute autobusek.