Diru bilketaren emaitza eskasa ikusita, ezin izanen dute 'Abata' dokumentalarekin segitu

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 24a

Gerardo Danboriena Etxalarko usazalea 'Abata' dokumentalean.

Orson Welles zinema zuzendaria eta Gerardo Danboriena Etxalarko usozalea protagonistatzat hartuta, Etxalarko usategiei buruzko film laburra egitekoa zuten Aner Etxebarria eta Pablo Vidal zuzendariek: Abata. Baina dirua biltzeko kanpainan behar baino diru gutiago bildu dute.

Dirua biltzeko kanpaina bukatuta, «emaitza eskasa» izan dela erran du Etxalarko Usazaleen Elkarteko Jasone Mitxeltorenak: «6.000 euro behar ziren eta mila euro eskas bildu dira. Beraz, gaur-gaurkoz ez da filma bukatzeko modurik». Egindako ekarpenak bueltatuko dituztela ere jakinarazi du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun