Horien artean dago Etxalarko kontrabandisten bidea. Etxalarko kultur etxetik abiatuta, parte hartzaileek 1,7 kilometroko ibilbidea osatu behar dute, 70 minutuz hamar enigmari soluzioa aurkituz.
Etxalarkoarekin batera, Zaraitzuko Espartzako sorginen epaiketa, Ezkarozeko ipuineko herria, Erronkariko enaren bidaia eta Jaurrietako sute handia erabili dituzte ginkana digitalak osatzeko.