Frutazaintza ekologikoari buruz ikasteko ateraldia antolatu dute heldu den astearterako

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 22a, 17:00

Frutazaintza ekologikoan ari diren hiru esperientzia ezagutzeko, irteera antolatu du Gipuzkoako Biolur elkarteak Bidasoa Elikadura proiektuaren laguntzarekin (Cederna Garalur).

Irteera uztailaren 29an, heldu den asteartean, eginen dute eta hiru proiektu bisitatuko dituzte. Lehenik Ahaxen (Nafarroa Beherean) Erroak Landaretegiko Mahañokin elkartuko dira. Handik, Izpegin barna Malerrekara, Kibbi Sat kiwi ekologikoen proiektua ezagutzera Maiteren eta Landerren eskutik.

Bisita bukatuta, bazkarirako tartea izanen dute, eta horretarako bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Bazkalondoan, Etxalarrera joanen dira bertan dagoen Ainitza mintegia ezagutuko dute Audri eta Aimarren eskutik.

Irteeran  izena emateko biolur@biolur.eus helbidera idatzi era edo deitu 943 76 14 47 zenbakira deitu beharko da uztailaren 27a baino lehen.

Irteera autoz eginen dute, eta kotxeak antolatu eta partekatzeko bi gune paratu dituzte: Etxalarko bentan eta Irungo Zaisa poligonoko ETH hotelean. Izena ematean zehaztu beharko da zein elkartze puntura hurbilduko den bakoitza.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun