Etxalarko Sute Elkarteko kideek suhiltzaileen Oronozko parkea bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 24a, 19:00

Etxalarko Sute Elkarteko kideak, Oronozko parkean suhiltzaileekin, joan den larunbat arratsaldean.

Etxalarko Sute Elkarteak deituta, su itzalgailuen errebisioa egin zuten ekainaren 21ean, larunbat goizean. Larunbat arratsaldean, berriz, hamaika etxalartar (Sute Elkarteko juntakideak eta bertze kide batzuk) Oronozko suhiltzaile parkera joan eta suhiltzaileekin elkartu ziren. Sute bat gertatzen denean, suhiltzaileak ailegatu aitzinetik, nola jokatu eta laguntzen ahal den azaldu zieten suhiltzaileek.

Ondotik kamioiak ikusteko aukera ere izan zuten. Informazio honekin, protokolo moduko bat egin nahi dute, suteren bat gertatuz gero ahalik eta hobekien jokatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun