Info gida 2025

«Jendeak herrigunea ezagutzea, mendian ibiltzea eta paisaiez gozatzea gustuko du»

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 25a

Etxalarko Turismo Bulegoko Laura Elizagoienek azaldu duenez, «bisitari gehien abuztuan, Aste Santuan eta zubietan pilatzen den arren, Aste Santutik azarora bitarteko asteburu eta besta egunetan ere jendearen mugimendua nabaritzen da Etxalarren».

Turistek «herrigunea ezagutu eta usategiak eta Infernuko errota ere bisitatzen dituzte, eta bertako gastronomiaz eta paisaiaz gozatzen dute». Gainera, aurten ginkana digitala abiatuko dute; «udarako martxan izatea espero dugu eta herriko xokoak eta ohiturak modu dibertigarrian ezagutzeko aukera emanen duen pista jokoa da. Mugikorraren bidez, parte hartzaileak kontrabandista bihurtuko dira eta pakete bat pasatu beharko dute, enigma batzuk argituz eta eltzetzuek harrapatu aitzinetik...».

Horrez gain, «mendi ibilbideak ere gustuko ditu jendeak, bertako naturaz eta paisaiaz gozatzeko aukera ederra ematen dutelako. Herrian seinaleztatutako zazpi ibilbide ditugu, eta aurtengo uda-udazkenean udalak berriz homologatuko ditu, Nafarroako Mendi Federazioarekin lankidetzan, kalitatezko ibilbideak eskaini ahal izateko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun