Etxalar hainbat konturengatik da ezaguna, baina batez ere kontrabandoa eta Usategiak aipatuko genituzke. Bi gai hauen inguruan modu jostagarrian gehiago jakiteko aukera paregabea eskaintzen du Etxalar Escape Roomek.
Edozeinek egiteko moduan egokitutako ihes gela da, beti ere 2-6 laguneko taldea izanik. Egokia lagun taldeentzat, ikasleentzat, familientzat, enpresentzat eta urtebetetzeak zein despedidak ospatzeko.
Gai izanen al zarete, arrats batez kontrabando lanak egin, eta eguna argitu aitzinetik usategietara ailegatzeko?