Bortzirietako eskuz binakako XXIV. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 30a, 11:00

Bortzirietako eskuz binakako txapelketako 24. edizioko txapeldunak, txapeldunordeak eta zernbait partehartzaile, antolatzaile eta sari banatzaileekin batera, larunbatean Eztegara pilotalekuan.

Sei kategorietako azken partidak jokatu dituzte Eztegara pilotalekuan eta Joseba Aldabe Igantziko pilotari profesionala eta Aitor Elexpuru Berako alkatea izan dira sari banaketan

Bortzirietako eskuz binakako XXIV. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte ekainaren 28an, larunbat goizean, Berako Eztegara pilotalekuan. Sei kategorietako finalak jokatu dituzte eta sari banaketan, Bortziriak pilota elkarteko ordezkariekin eta laguntzaileekin batera, Joseba Aldabe Igantziko pilotari profesionala eta Aitor Elexpuru Berako alkatea izan dira.

Emaitzak

Umeak B maila

Oinatz Agirre eta Inhar Baleztena (Bortziriak), 12 – Eneko Telletxea (Bortziriak) eta Eneritz Muñoa (Arkupe), 18

Umeak A maila

Unai Mikelperizena (Bortziriak) eta Oihan Irurieta (Arkupe), 16 – Aiert Baleztena (Bortziriak) eta Ainara Hita (Arkupe), 18

Kimuak B maila

Unai Lazkano eta Gexan Lizardi (Bortziriak), 11 – Mikel Bengotxea (Erreka) eta Mikel Agerralde (Txaruta), 18

Kimuak A maila

Aimar Almandoz eta Eñaut Zubieta (Bortziriak), 16 – Ekaitz Madariaga (Erreka) eta Iñaki Leiza (Bortziriak), 18

Haurrak B maila

Aimar Goizueta (Arkupe) eta Manex Etxeberri (Txaruta), 12 – Unai Leiza (Bortziriak) eta Joseba Arraztoa (Txaruta), 18

Haurrak A maila

Eritz Egiguren (Oiarpe) eta Jon Lazkanotegi (Bortziriak), 18 – Oinatz Eraunzetamurgil (Oiarpe) eta Julen Agesta (Txaruta), 12

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun