Etxalarko ibilbideak homologatzeko prozedura hasi da

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 4a, 11:00

Santa Krutz-Argarata eta Usategietako ibilbideak daude sartuak Etxalarko Udalak abiatutako proiektuan.

Herriko hainbat ibilbide egokitzeko prozedura hasi du Etxalarko Udalak; aspaldiko ibilbideak dira, baina Nafarroako Gobernuak homologatu behar ditu. Proiektuan zazpi ibilbide aurreikusi dituzte, baina horietako bi homologatzen hasi nahi da: Santa Krutz-Argarata eta Usategietan. Mantentze, garbiketa eta balizaje lanak egitea aurreikusi da.

Kontuan izanik lursail partikular aunitzi eragiten dietela, Etxalarko Udalak bando bidez jakinarazi du, hamabortz egun balioduneko epea ireki duela ibilbide edo bidezidor horiek zeharkatzen dituzten lurzatien jabeek egoki deritzotena adierazi dezaten. Jabeek aurka daudela zehazki adierazten ez badute, ibilbide hauetako proposatutako trazadura baimentzen dutela ulertuko da. Irudietan ageri da zein lursailik eragiten dion proiektuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun