Errenteriako pilota txapelketan ere txapeldun izan da Erik Igoa etxalartarra

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 14a, 19:00

Erik Igoa etxalartarra eta Labaka, infantil mailako txapeldunak Errenteriako 29. Jose Antonio Zuloaga Memorialean.

Errenteriako SD Alkartasuna eta SDC Ondarra elkarteek hogeita bederatzigarren aldiz antolatutako Jose Antonio Zuloaga Memoriala pilota txapelketako finalak jokatu zituzten igandean Errenteriako Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan. Infantil mailan, Erik Igoa etxalartarrak eta Labakak 18-13 irabazi zieten Lizarralderi eta Gonzalezi. Pilotari onenaren saria ere hartu zuen Igoak.

Erik Igoa izendatu zuten infantil mailako pilotari onena.

Aipatzekoa da finalerdietan, Labakak eta Igoak 18-15 irabazi zietela Agirrebeitiari eta Jon Lazkanotegi beratarrari. Lizarraldek eta Gonzalezek, berriz, 18-13 irabazi zieten Areitiori eta Jon Madariaga lesakarrari.

Kadete mailako finalean, Otaegik eta Caballerok 22-19 irabazi zieten Etxanizi eta Alberdiri.

Infantil eta kadete mailako txapeldun eta txapeldunordeak Errenterian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!