api 26, 19:00 Bortziriak Lesaka
Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak urteko batzarra eginen du maiatzaren 3an, ortziralea, Eskol Ttikin 18:30ean. 90 minutu inguruko saioa izanen da, eta urteko ekintzen errepaso eta balorazioaz gain, diru kontuak eta 2024rako aurreikusitako ekintzak izanen dituzte solasgai. Gero bertaratutakoek ekarpen edo galderak egiteko aukera izanen dute, eta bukatzeko mokadu ttiki bat eskainiko dute.
api 26, 18:31
122 pilotari ariko dira, lau kategoriatan banatuak eta igandean kadeteak Donezteben eta jubenilak Lesakan ariko dira