Behiak, ardiak eta behorrak ikusteko aukera izanen da ea denera 60 buru inguru plazaratuko dituzte 10-15 baserritarrek. Erakusketa eginen duten eremu osoa hesituta egonen da, eta bertan paratuko dituzte lotuta aziendak.
Bertzelako ekintza osagarriak ere izanen dira. Baserrietan lan egiteko makineria ikusgai egonen da eta bertako ekoizleen postuak ere izanen dira. Horrez gain, haurrek poney gainean ibiltzeko aukera izanen dute, eta poney batek bultzatutako gurdia ibiltzeko aukera ere izanen da.
Herri kirol erakustaldia ere izanen da. Oier Larretxea, Endika Goia, Nerea Sorondo etaXanta Souza aizkolariak ariko dira bikote mistoak osatuz txanda librean.
Eguna borobiltzeko azokako parte hartzaileek bazkaria eginen dute Ricardo Baroja eskolako jangelan.
Feria antolatuz egoera zailean dagoen lehen sektoreari presentzia eman nahi diote antolatzaileek, eta herritarrei erakutsi herriko baserrietan ekoizten dituzten produktuak.