Bor-borrek urteko batzarra eginen du maiatzaren 3an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 2a, 16:30

Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak urteko batzarra eginen du maiatzaren 3an, ortziralean, Lesakako Eskol Ttikin, 18:30ean. 90 minutu inguruko saioa izanen da, eta urteko ekintzen errepaso eta balorazioaz gain, diru kontuak eta 2024rako aurreikusitako ekintzak izanen dituzte solasgai. Gero bertaratutakoek ekarpen edo galderak egiteko aukera izanen dute, eta bukatzeko mokadu ttiki bat eskainiko dute.

Bortzirietako euskaltzale guztiak daude gonbidatuak eta antolaketa errazteko, aldez aurretik baieztatzeko eskatu dute, borboreuskara@gmail.com helbidearen bitartez edo taldeko kideren bati jakinaraziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun