Agerra Mendi Taldeak antolatu du ekitaldia, eta larunbatean, apirilaren 27an eginen dute. Bi ibilbide izanen dira aukeran, herritik Larhunera igotzea, edo Landagainetatik igotzea.
Ibilbide luzea egiten dutenek Agerra Mendi Taldearekin eta Barraskilo Gazte Taldearekin osatuko dute ibilbidea eta Altzateko plazan elkartuko dira 08:30ean. 12 kilometroko ibilbidea osatuko dute, herritik Larhunera joan eta buelta.
Ibilbidea motza egiten dutenak, aldiz, Larun Mendi Taldekoekin joanen dira. 7,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 538 metroko igoerarekin. Hitzordua Landagainetan egin dute 10:00etan.
Bi irteerak Larhungo tontorrean elkartuko dira 11:30ean, eta bertan elkarteko mendeurreneko ikurriñarekin aterako dute argazkia. Antolatzaileek deia egin dute ikurrina eta Nafarroako banderak eramateko.