Lagun ezkutuaren liburuak banatu dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 25a, 09:00
Helduek ere parte hartu dute Etxalarko lagun ezkutuan. Argazkia: Laura Elizagoien

58 lagunen parte hartzearekin, arrakastaz bukatu da Etxalarren herri mailako lagun ezkutua. Apirilaren 23an, Nazioarteko liburuaren Egunarekin batera, parte hartzaileak Kultur Etxera gerturatu ziren, bakoitza bere liburua jasotzera. Haurrak izan dira parte-hartzaileen erdiak eta 25 lagun inguru helduak. Demak gustura eta kontent, hartu duten opariarekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun