Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.erran.eus, www.ttipi.eus, www.ttipitxartela.info eta www.kulturkari.com (aurrerantzean webgunea) Interneteko domeinuen titularra honako hau dela:
Ttipi-Ttapa Fundazioaren (Tratamenduaren Erantzulea) helburua, tokiko hedabide bati dagozkion zerbitzuak eta Fundazioak eskaini ditzakeen bestelako zerbitzuak ematea da.
Webgunea Ttipi-Ttapa Fundazioaren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezinen du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izanen dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezinen diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izanen da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Ttipi-Ttapa Fundazioak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izanen, informatika kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Ttipi-Ttapa Fundazioak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izanen, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Ttipi-Ttapa Fundazioak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (konparazio batera zorion agur bat bidaltzeko edo iragarki sailkatuak argitaratzeko) beharrezkoa da datuak ematea. Zerbitzua segurua eta egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izanen du.
Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Ttipi-Ttapa Fundazioak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzunen.
Ttipi-Ttapa Fundazioaren hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak erran nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Ttipi-Ttapa Fundazioaren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, Ttipi-Ttapa Fundazioaren legezko interesean oinarrituta eta interesdunak modu zentzudunean espero lezakeenean oinarrituta, Ttipi-Ttapa Fundazioak bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaliko ditu, nola posta arruntez, hala baliabide elektronikoen bitartez. Erabiltzaileak edonoiz erabili dezake tratamendu honen aurka egiteko eskubidea.
Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izanen dute albiste edo buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izanen dute zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dute Ttipi-Ttapa Fundaziora, edo bestela, fundazioak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izanen dituzte.
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izanen dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egonen dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
Ttipi-Ttapa Fundazioaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Ttipi-Ttapa Fundazioa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñeko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.