Berako Legia eta Kanttonberri karriketako zabor edukiontziak lekuz aldatu dituzte lanak egin bitartean

Kanttonberri eta Legia karriketan egiten ari direna lanak eta auzoko zabor bilketako edukiontziak mugitu behar izan ditu Bortzirietako  Hiri-Hondakinen Mankomunitateak.

Auzoko lau gunetan paratu dituzte edukiontziak:

  • Legia karrikako 47. atariaren aitzinean: errefusa (berdea) eta materia organikoa (marroia).
  • Legia karrikan eroritako Zubimuxu etxe inguruan: ontziak (horia), papera eta kartoia (urdina) eta beira (iglu berdea).
  • Legia, Rozas dendaren aitzinean: Dendetako kartoia.
  • Toki Onako maldan: Edukiontzi denak.

Lanek irauten duten bitartean hondakinak bereizten eta birziklatzen jarraitzeko eskatu die herritarrei mankomunitateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun