Aurten ere azalaren neurria 210x210 mm-koa izanen da osotara (3 mm-ko tartearekin). Kartela DINA2 neurrikoa (420x594 mm-koa) izanen da. Derrigorrez, Lesaka 2024ko Sanferminak agertu beharko du bietan. Azalak marrazkiz edo argazkiz eginak aurkez daitezke, baina marrazketaren teknika erabiliz gero, digitalizatuta ere egon beharko da eta bi bertsioak aurkeztu beharko dira.
Kartel nahiz azal lehiaketen irabazleek 250 euroko saria izanen dute. Kartela argitaratu eginen da eta azaleko lehen saria programaren aitzineko azalean joanen da.
Bertze aldetik, gibeleko azala aukeratzeko, Lesakan jaio edo bertan erroldatuak dauden 6 urtetik 12ra bitarteko haurrei zuzendutako portada lehiaketa ere deitu du Udalak. Hauen lanak ere (210x210 mm-ko formatuan) maiatzaren 17rako aurkeztu beharko dira udal bulegoetan. Irabazlearendako saria, Lesakako dendetan eskolako materiala erosteko 100 euroko balioa duen saria izanen da, eta irudia programaren gibeleko azalean argitaratua ikustea, noski.
Herri bozketak erabakiko ditu irabazleak
Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat osatuko da. Azken urteetako ohiturari eutsiz, herri bozketak erabakiko du lehiaketa. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, bozka emateko aukera izanen dute Lesakan jaioak edo bertan erroldatuak direnek.