Berako Uxaneko kideen antzerkia ikusteko aukera izanen da ortziralean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 24a, 14:00

Uxaneko kideak 2019an egindako antzerkian.

Berako Uxane zentrokoek antzerkia taularatuko dute ortziralean Beran. 'Hamelin y Aladdin, dos cuentos de trampolin' antzezlana eginen dute 19:00etan herriko Kultur Etxean. Sarrera debalde izanen da.

Antzezleek azaldu dutenez, elkarren artean hagitz diferenteak izan arren, leizearen figura duten bi ipuin antzeztuko dituzte. «Leizea gure barruko metafora bat da; kanpotik ez da ikusten, baina barruan baditu altxor aberatsak, inozentzia, jakituria, eta baita beldurrak ere». 

Uxaneko kideek aunitz dakite horretaz, eta prest daude ikusleei ipuin tradizionalen «interepretazio berezia» partekatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun